XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina Vulgata-k Non est opus valentibus medicus, sed male habentibus du, eta medicus genitivo kasuan ez dagoenez gero Duvoisin-ek Sendoek ez dute sendakin beharrik, bai ordean eri direnek erara genitivorik gabeko mugagabe absolutuan itzultzen du, sendakin beharrik hautaturik.

Leiçarraga-k badu gehiago ere halakorik: Orduan erran ciecén, Ençuteco beharririk duenaç, ençun beça, S. Marc, IIII, 9, grekoz: , begiak, artikulurik gabeko pluralean baitago, baina, hala-ere, Leizarraga euskarak berez duen mugagabe absolutu ez singular eta ez plural ez denaz baliatu zen itzulpenerako, grekozko zentzua batere arbuiatu gabe.

Izan-ere ençuteco beharririk duenac konstrukzioa, euskaraz baldintzazko zentzura makurtzen baita, baiezkoa izanik ere inolako oztoporik gabe eman daiteke mugagabe absolutuan.

17. Ikus ene aipaturiko lan Euskarazko izen sintagma mugatzailerik gabekoez, non erraiten baita: Ez da hala, ordea, jokabide nagusi modura, hurrengo kasuetan: frasea ezezkoa denean, baiezko edo ezezko galdera adierazten duenean, baiezko edo ezezko duda erantzunik espero ez dela agertzen duenean, baiezko edo ezezko baldintza adierazten duenean, eta abar, ... baldintzako baiezkoak: ogia jan baldin badu ez da gose izango, eta berezirik, ogirik jan baldin badu ez da gose izango, ezezkoak: ogia jan ez baldin badu gose izango da, eta berezirik, ogirik jan ez baldin badu gose izango da, ikus Leiç, S Lvc., III, 11: eta iatecoric duenac halaber eguin beça Vulg.: et qui habet escas, similiter faciat, baiezko frase nominalizatua bere balioz baldintzazkoari hurreratzen zaiola.

Vulgata-k ere grekozkoaren erara aures pluralean du: Et dicebat, Qui habet aures audiendi, audiat, baina kasu honetan Duvoisin-ek ere Leizarraga-k bezalatsu itzultzen du mugagabe absolutua hautaturik: Eta Jesusek erran zioten: Beharririk duenak aditzeko, adi beza.

Leizarraga-k: Baina predicatzen ditugu, scribatua den beçala, Beguic ikussi eztituen, eta beharric ençun eztituen gauçac, eta guiçonen bihotzetara igan içan eztiradenac, cein Iaincoac hari on daritzoteney appaindu baitrauzte, Corinthianoe. I, II, 9, grekoz: , begia, eta , beharria, artikulurik gabeko singularrean baitaude.

Hala-ere delakoan sustantivo biak singularrean egonik ere guiçonén bihotzetara sustantivo pluraldunez ordezkatzen ditu.

Izan-ere, berez, theorikoki bederen, begik ikusi ez dituen, eta beharrik entzun ez dituen eta bihotz gizonenera igan izan ez diradenak erara itzul zezan posible zen hizkuntzaren systema barruan, baina gizonen bihotzera ohizko hitz-ordena hautatu izan balu hark amphibologiazko itxura har zezakeen, gizonen forma azentuaren bidez-edo pluraletik bereizi ezik.

Vulgata-k berak ere singularrean ditu oculus eta baita auris eta cor hominis ere: sed sicut scriptum est: Quod oculus non vidit, nec auris audivit, nec in cor hominis ascendit, quae praeparavit Deus iis qui diligunt illum, baina Duvoisin-ek kasu honetan ez du mugagabe absolutuaz itzultzen, artikulu singulardunaz baizik: ...